Sanjuandegiko festak 2019

Mantangorrirekin batera egin du eztanda festak

Uztarria.eus 2019ko mai. 31a, 21:13

Eguraldia lagun, giro ederrean hasi dituzte festak Sanjuandegin, eta gaurtik igandera bitartean ez da herritarrentzat ekitaldirik faltako. Jendetza bildu da Mantangorriren etorreran; haur nahiz gazte, festagiroan murgildu dira Gazte Eguna ospatzeko. Mantangorriren jaitsieraren ostean, buruhandien eta erraldoien kalejira izan da Sanjuandegiko kaleetan zehar trikitilariek lagunduta. 21:00etan gazte afaria izango da, eta behin jan-edana amaituta, aretoko dantzak eta kontzertuak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Datozen egunetan ere hamaika ekitaldi antolatu du XJ Auzolanean batzordeak haurren, gazteen eta helduen gozamenerako.

Hona hemen Sanjuandegiko jaietako egitaraua:

Maiatzaren 31, ostirala (Gazte Eguna):

  • 21:00. Gazte afaria.
  • 23:00. Areto dantzak.
  • 23:00. Kontzertuak karpan: The Friday’s Crew, Kaleko urdangak eta Laket.
  • Ondoren, herriko DJak txosnan: Alexander Loop, Meritron, Kanpax, B2B eta P4ul.

Ekainaren 1a, zapatua (Auzo Eguna):

  • 10:30. Xake txapelketa.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 13:00. Bandaren kontzertua.
  • 13:30. Triki-Pintxo-Poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. VII. Trikiti txapelketa.
  • 18:30. Txokolatada.
  • 19:00. Ttek! elektrotxaranga buruhandiekin eta erraldoiekin.
  • 20:00. Parrilada, Sareren eskutik.
  • 22:00. Kontzertuak: The Bobbys eta Los zopilotes txirriaos. Ondoren, karpan gaupasa, DJ X de Mixtarekin.

Ekainaren 2a, igandea:

  • 06:00. Goxatu txokolateaz.
  • 07:00. Zezena.
  • 09:00. Salda badago.
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:30. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur mantangorri!

Ekainaren 8a, zapatua:

  • 17:00. Gaztetxoen krosa Ruandaren alde.