50 urte bete ditu Disdira bitxitegiak

Uztarria.eus | Ekonomia
2019ko mai. 31a, 15:04

Disdira bitxitegiak 50 urte bete ditu, eta Udalaren zein Bertan merkatari elkartearen aitortza jaso du. Justo Oiarzabal zenak zabaldu zuen bitxitegia 1969an, eta haren seme Asier Oiarzabalek hartu zuen erreleboa geroago. Gaur egun, semea aritzen da bitxigintzan eta berak kudeatzen du denda. Bertanek eta Udalak merkatari txikiek herria bizirik egoteko egiten duten lana eskertu dute, eta Agustin Lizarralde zinegotziak nahiz Xabier Aldalur Bertaneko teknikariak oroigarria eman diote Oiarzabali.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu