Mari Cortes eta Pedro Gerra udaltzainak omendu ditu Udalak

Uztarria.eus 2019ko mai. 31a, 17:03

Erretiroa hartu dute aurten Mari Cortes eta Pedro Gerra udaltzainek, eta Udalak urte guzti hauetan biei ala biei egin duten lana eskertu nahi izan die. Cortes 41 urtez izan da Azpeitiko udaltzain; Gerra, berriz, 38 urtez. Eneko Etxeberria alkateak Udalaren partetik ordulari bana oparitu die bi langileei "egindako lan guztia" eskertzeko. (Argazkia: Azpeitiko Udala)