Umeak bezala ikasten

Gorka Azkune EHUko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saileko irakaslea 2019ko mai. 31a, 15:05

Gorka Azkunek honako iritzi artikulu hau idatzi du gaurko Berria egunkariko Bizigiro sailerako. Bertsozientzia saioetan eskaini zuen hitzaldia izan du hizpide zientzialari azpeitiarrak.

Maiatzean zehar Bertsozientzia saioak izan ditugu Gipuzkoan zehar: Beasainen, Zarautzen eta Tolosan. Aurreko urtean idatzi nuen hemen bertan saio horien inguruan. Egia esan polita da ikustea ekitaldiak jada lau urte daramatzala bizirik, eta ibilbide luzea izan dezakeela, gainera. Gaurkoan, Zarauzko saioan eman nuen hitzaldia hartuko dut hizpide, hara joan ez zinetenoi errefortzu bidezko ikasketaren inguruko pintzelada batzuk emateko asmoz.

Hitzaldiaren izenburua zutabe honi jarri diodan berdina zen: Umeak bezala ikasten. Gizakiok ikasteko hainbat era ditugu eta horietako bat errefortzu bidezko ikasketa da. Oso erraza da ulertzeko: ume bat gaizki portatzen denean, zigortu egiten dugu. Zertarako? Ikas dezan egin duena ez dela egin behar. Gaizki dagoela. Aldiz, zerbait ongi egiten duenean, saritu egiten dugu. Zigorren eta sarien logika horren bidez, umeek hainbat portaera ikasten dituzte (sarri baita helduek ere).

Gezurra badirudi ere, ikasteko modu horrek makinekin ere funtzionatzen du. Akaso galdezka ari zara: eta nola zigor edo sari daiteke makina bat? Makinen kasuan ez du funtzionatzen postrerik gabe ala sakelakorik gabe uztearen teknikak. Beste era batera egin behar da.

Jarraitu artikulua irakurtzen, Berria.eus webgunean.