Sanjuandegiko festak 2019

Giro ederra sortu dute Intzak eta Gaizkile&Pirok

Uztarria.eus 2019ko mai. 31a, 12:19

Atzo gauean giro bikaina izan zen Sanjuandegin; izan ere, Garoa eta Jim Clark tabernen atarian Intza taldearen eta Gaizkile&Piro bikotearen kontzertuak izan ziren. Herritar ugari izan zen emanaldietan, eta giro bikaina sortu zen. Bestalde, mus txapelketa ere egin zuten Ongi Etorri tabernan. Gaur hasiko dira festak ofizialki festak, Mantangorriren jaitsierarekin (19:00).