Sanjuandegiko festak 2019

Barraka eguna izango da gaur Sanjuandegin

Uztarria.eus 2019ko mai. 30a, 10:25

Herritarrek ohi baino gutxiago ordainduta ibili ahal izango dute gaur barraketan. Hain zuzen ere, euro bat ordaindu beharko da txartel bakoitza, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Sanjuandegiko festak direla eta, barrakak zabalik dira dagoeneko, eta gaur, osteguna, herritarrek ohi baino gutxiago ordainduta ibili ahal izango dute tiobiboetan. Izan ere, euro bat ordaindu beharko da txartel bakoitza, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Atzo hasi ziren Sanjuandegiko festetako prestatutako egitarauko ekintzak, bertso afariarekin. Gaur festa giroan jarraituko dute, kantujira eta pintxo-poteoa izango baitira. Ondoren, 21:00etan, mus txapelketa izango da, eta 22:00ak aldean hasiko dira Gaizkile&Piro eta Intzaren kontzertuak, Jim Clark eta Garoa tabernen pareko aparkalekuan. Festak, ofizialki, baina, bihar hasiko dira, Mantangorriren etorrerarekin.

Hona hemen, Sanjuandegiko jaietarako egitarau osoa:

Maiatzaren 29a, asteazkena:

  • 21:00. Bertso afaria, Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin, Baigeran.

Maiatzaren 30a, osteguna:

  • 19:00. Kantujira eta pintxo-poteoa. 21:00. Mus txapelketa, Ongi Etorri jatetxean. 22:00. Iluntze musikatua: Intza eta Gaizkile&Piro.

Maiatzaren 31, ostirala (Gazte Eguna):

  • 09:00. Gosaria eta auzolana.
  • 19:00. Ongi etorri Mantangorri!.
  • 19:05. Buruhandien eta erraldoien kalejira trikitilariek lagunduta.
  • 20:00. Batukada.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • 23:00. Areto dantzak.
  • 23:00. Kontzertuak karpan: The Friday’s Crew, Kaleko urdangak eta Laket.
  • Ondoren, herriko DJak txosnan: Alexander Loop, Meritron, Kanpax, B2B eta P4ul.

Ekainaren 1a, zapatua (Auzo Eguna):

  • 10:30. Xake txapelketa.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 13:00. Bandaren kontzertua.
  • 13:30. Triki-Pintxo-Poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. VII. Trikiti txapelketa.
  • 18:30. Txokolatada.
  • 19:00. Ttek! elektrotxaranga buruhandiekin eta erraldoiekin.
  • 20:00. Parrilada, Sareren eskutik.
  • 22:00. Kontzertuak: The Bobbys eta Los zopilotes txirriaos. Ondoren, karpan gaupasa, DJ X de Mixtarekin.

Ekainaren 2a, igandea:

  • 06:00. Goxatu txokolateaz.
  • 07:00. Zezena.
  • 09:00. Salda badago.
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:30. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur mantangorri!

Ekainaren 8a, zapatua:

  • 17:00. Gaztetxoen krosa Ruandaren alde.