Ekainaren 15ean irekiko dute estali gabeko igerilekua

Uztarria.eus | Aisia
2019ko mai. 29a, 15:36

Irailaren 15era bitartean egunero zabalduko dute estali gabeko igerilekua, 11:00etatik 20:00etara. Igerileku estalia, berriz, itxita egongo da uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1etik 16ra bitartean. Saunak eta gimnasioa zabalik izango dira abuztuan.

Azpeitiko Kirol Patronatuak datorren ekainaren 15ean, zapatua, zabalduko du estali gabeko igerilekua, eta irailaren 15a bitartean, astelehenetik igandera, egunero zabalduko dute. Azken urteetako moduan, 11:00etatik 20:00etara izango da erabilgarri estali gabeko igerilekua.

Bestalde, igerileku estalian eta kiroldegian ere aldaketak izango dira uda sasoian. Hain zuzen ere, igerileku estalia itxita egongo da uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1etik 16ra bitartean. Abuztuaren 16tik 31ra bitartean, berriz, honako ordutegi hau izango du estalitako igerilekuak: astelehenetik zapatura, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara izango da erabilgarri.

Igerilekuaren eraikinean kokatuta dauden saunak eta gimnasioa, aldiz, egunero egongo dira zabalik abuztuan, iazko moduan. Kiroldegia itxita izango da uztailaren 30etik abuztuaren 31ra bitartean.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-05-30 : 11:14

Estali gabeko gorputzetan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu