Azpeitiak ostiralean jokatuko ditu Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko partidak

Uztarria.eus 2019ko mai. 30a, 11:19
Joan zen asteko partida bateko irudia.

Izarraitz pilotalekuan izango dira partidak, 22:00etan hasita, eta Azpeitiko pilotariek Hernanikoak izango dituzte aurrez aurre. Azpeitiak kanporaketa gainditzen badu, Azkoitiaren eta Altzoren kanporaketako talde irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.

Azpeitiko pilotariek bizi-bizirik jarraitzen dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan; izan ere, final zortzirenetan Donostia kanporatuta, final laurdenei ekiteko prest dira Ilunpeko pilotariak. Hain zuzen ere, ostiralean jokatuko dituzte final laurdenetako joaneko partidak Izarraitz pilotalekuan, eta Hernani izango du Azpeitiak aurrez aurre. 22:00etan hasita, kadeteen, jubenilen eta seniorren norgehiagokak izango dira, eta azken orduko aldaketarik ezean, honako pilotari azpeitiarrek neurtuko dituzte indarrak: Aimar Egiguren eta Jakes Elosegi; Unai Alberdi eta Haritz Larrañaga; eta Julen Egiguren eta Daniel Murgiondo.

Azpeitiaz eta Hernaniz gain, final laurdenetara sailkatu dira Altzo, Azkoitia, Astigarraga, Zestoa, Ataun eta Tolosa. Azpeitiak finalerdietako kanporaketa gainditzen badu, Azkoitiaren eta Altzoren kanporaketako talde irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.

Azpeitiak iaz seigarren aldiz irabazi zuen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Oiartzun 3 eta 0 mendean hartuta. Aurretik, 2004an, 2008an2010ean, 2015ean eta 2016an jantzi zuen Herriartekoaren txapela. XXI. mendean txapel gehien jantzi dituen herria da Azpeitia, eta gaurko garaipenari esker, txapelketaren ibilbide osoan lau txapel jarraian eskuratu dituen herri bakarra da.