Sanjuandegin egingo du Sarek hileko azken ostiraleko elkarretaratzea, etzi

Uztarria.eus 2019ko mai. 29a, 15:02

Jose Antonio Agirre plazan egingo dute presoen eskubideen aldeko aldarria, Mantangorriren etorreraren aurretik, 18:30ean.

Tokiz eta orduz aldatu du Azpeitiko Sare Herritarrak presoen eskubideen aldeko maiatzeko elkarretaratzea. Hileko azken ostiraletako ohiko kontzentrazioak herriko plazan egiten dira, baina hil honetakoa Sanjuandegin egingo dute eta ordua aurreratuta, hango festen hasierarekin bat eginez.

Horrela, etzi, maiatzak 31, 18:30ean jarri du hitzordua Sarek Jose Antonio Agirre plazan, Mantangorriren etorrera baino ordu erdi lehenago.