Baigerak ibilaldia antolatu du Urkiolara, ekainaren 13rako

Uztarria.eus 2019ko mai. 28a, 17:00
Urkiola.

09:30ean abiatuko dira Azpeititik, eta Urkiola eta Gasteiz bisitatu ostean, iluntzean itzuliko dira. Ekainaren 10era bitartean eman daiteke izena.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Urkiolara (Bizkaia). Ekainaren 13an egingo dute txangoa; 09:30ean abiatuko dira San Martin egoitzaren paretik. Urkiolan, 12:00etan meza izango da, bertara joan nahi duenarentzat. Ondoren, Gazteizera joango dira, eta bertan bazkalduko dute, Olarizu jatetxean. Bazkalostean, denbora librea izango dute Gasteizen buelta bat emateko, eta 19:30ean, Azpeitira itzuliko dira.

Ibilaldiaren prezioa 35 eurokoa da, eta dagoeneko eman dezakete izena interesatuek. Ekainaren 10era arte dago izena emateko aukera, bulegoko ordutegian: hau da, 10:30etik 12:30era.