Zenbait lapurreta egin dute azkenaldian Azpeitian

Uztarria.eus 2019ko mai. 28a, 17:30
Itzira saltokian lapurreta egin zuten maiatzaren 18ko gauean.

Nagaitz kafetegian eta Itzira dendan sartu dira lapurrak, baina Udalaren arabera, txikiak izan dira lapurretak. Urrestillako Mara-Mara tabernaren inguruko lokaletan ere saiatu dira sartzen, baina ez dute ezer ostu. Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu.

Azken boladan, herriko zenbait lekutan lapurretak egin dituzte. Hain zuzen ere, Nagaitz kafetegian eta Itzira dendan sartu dira lapurrak, baina Azpeitiko Udalaren arabera, txikiak izan dira lapurreta horiek. Horrez gain, Urrestillako Mara-Mara tabernaren inguruko lokaletan ere saiatu dira sartzen, baina ez dute ezer ostea lortu. Lapurreta horien harira, hiru atxiloketa egin ditu Ertzaintzak.

Ertzaintzak 2018an izandako delinkuentzia tasak jakinarazi dizkio Udalari, eta honako hauek dira inguruko herrietako datuak, 1.000 biztanleko: Azpeitian 14,47koa da tasa, Azkoitian 15,33koa, Zestoan 24,97koa, Errezilen 8,49koa, Beizaman 13,25ekoa. Urola Kostan, 1.000 biztalneko 21,18 delitu izan dira, Gipuzkoan 32,24 eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 40,22.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, azkenaldian lapurretak izan badira ere, Azpeitia 15.000 biztanle inguruko Gipuzkoako herririk seguruenetakoa da.