Auntxa erretegian eros daitezke sanjuanetako pilota partidarako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko mai. 28a, 12:51

Ekainaren 14an, ostiralez, izango dira pilota partidak, 22:00etatik aurrera, Txikuri frontoian. Bigarren partidan, Altuna III.a eta Zabaleta Ezkurdiaren eta Rezustaren kontra ariko dira nor baino nor.

Sanjuanen atarirako, pilota jaialdia antolatu dute Urrestillan urtero legez. Ekainaren 14an, ostiralez, izango dira pilota partidak, 22:00etatik aurrera, Txikuri frontoian, eta dagoeneko eros daitezke neurketetarako zutikako sarrerak Auntxa erretegian; gainerakoak salduta daude.

Lehen partida Elordik eta Erostarbek Zabalaren eta Tolosaren kontra jokatuko dute; bigarrenean, berriz, Altuna III.a eta Zabaleta Ezkurdiaren eta Rezustaren kontra ariko dira nor baino nor.