'Elkarrekin hazi' liburua aurkeztu du Nerea Mendizabalek

Uztarria.eus 2019ko mai. 27a, 12:35

Nerea Mendizabal psikopedagogoak komunikazio ez bortitzari buruzko lehen liburua kaleratu du, eta zapatuan aurkeztu zuen lana jendaurrean. Sanagustin kulturgunean eman zituen liburuari buruzko xehetasunak, Estitxu Fernandez kazetariak egindako galderei erantzunez. Elkarrekin hazi izena du liburuak, eta komunikazio ez bortitza ardatz hartuta ikastetxeetan, gurasoekin nahiz irakasleekin egindako lanetan bizi izandakoak jaso ditu Mendizabalek lanean. 

Hona hemen, Erlo Telebistak egin duen aurkezpen ekitaldiaren laburpen bideoa: