Gaur izango da Soreasuko film komertzialen uda aurreko azken emanaldia

Uztarria.eus 2019ko mai. 27a, 17:17
Soreasu antzokiko zinema aretoa.

Gaur, astelehena, Lo dejo cuando quiera filma ikusi ahal izango da, 21:00etan hasita. Uda sasoia pasatuta, irailean hasiko dira berriz ere asteburuetako eta astelehenetako film komertzialen emanaldiekin.

Maiatzarekin batera bukatuko dira Soreasu antzokiko asteburuetako eta astelehenetako film komertzialen emanaldiak. Gaur, astelehena, izango da azken saioa; 21:00etatik aurrera, Lo dejo cuando quiera pelikula emango dute. Ikusleen eguna izango da gaur, asteleheneroko legez, eta sarrera 3,5 euro ordaindu beharko da. Kulturaz.eus webgunean edo Soreasuko leihatilan erosi ahal izango dira sarrerak.

Kulturaz kooperatibak kudeatzen du Soreasu antzokiko zinema, eta 2018ko udazkenetik 2019ko udaberrira bitartean izan dira denboraldi honetako saioak. Ohiko moduan, irailean hasiko dira berriro film komertzialen emanaldiak.