Sanagustin bete dute Eztake II taldeak eta Ane Lizarraldek

Uztarria.eus | Kultura
2019ko mai. 27a, 15:02

Joan zen ostiralean kontzertu berezia izan zen Sanagustin kulturgunean: izan ere, Juan Antxieta musika eskolako Ziklo Musikalaren barruko hirugarren eta azken emanldia izan zen bertan. Ez zen nolanahiko kontzertua izan, Sanagustin jendez bete baitzen musika eskolako ikasleek osatutako Eztake II taldearen eta Ane Lizarralde azkoitiar abeslariaren emanaldiekin. Kulturguneko arkupean eskaini zituzten saioak bi taldeek, Arkupehotsak egitasmoaren barruan.

Joan zen asteazkenean hasi zen Ziklo Musikala, musika eskolako ikasle gazteenen emanaldiarekin. Ostegunean, berriz, ikasle gaztetxoek hainbat doinu eskaini zuten, baita San Martin egoitzako eta Goienetxe fundazioaren Antxieta Etxeko egoiliarrek ere –honako lotura honetan ikus daitezke irudiak–.

Hona hemen, ostiraleko kontzertuetako irudi bilduma (Argazkiak: Kulturaz kooperatiba):

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu