Nagore Alkorta alkate berriaren mezua, bozak irabazi berritan

Uztarria.eus 2019ko mai. 27a, 01:10

Nagore Alkorta (EH Bildu) izango da Azpeitiko alkate berria, baita herriko lehen emakume alkatea ere, Eneko Etxeberriaren lekukoa hartuta. EH Bilduk gehiengo osoa izango du Udalean hirugarren agintaldiz jarraian, eta koalizioko kideen poza adierazi du Alkortak bideo labur honetan. Emaitzak jakin eta ospatu berritan, hitz hauek zuzendu dizkie alkate berriak herritarrei.