Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak irabazi dute Bikote Gaztetxoen Dantza Sueltoko Gipuzkoako Txapelketa

Uztarria.eus 2019ko mai. 26a, 15:00

Azpeitiarrak izan ziren nagusi atzo, zapatua, Trintxerpen jokatu zuten Bikote Gaztetxoen Dantza Sueltoko Gipuzkoako Txapelketan. Izan ere, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza gailendu ziren jaialdiaren 64. edizioan, eta azpeitirarrek Gipuzkoako txapela jantzi zuten. Gainera, Elaia eta June Elortza ahizpa azpeitiarrek bigarren postua lortu zuten.