Eguraldi txarra dela eta, aldaketak izango dira gaurko Plazatarrak saioan

Uztarria.eus 2019ko mai. 24a, 17:35
Plazatarrak egitasmoko saio bat. (Azpeitiko Udala)

Plazatarrak egitasmoaren barruan, Urrestillara bizikletaz joatekoak ziren gaur, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera gelditu da ekintza. Horren ordez, jolasak egingo dituzte.

Plazatarrak egitasmoaren ikasturteko azken saioa egingo dute gaur, baina eguraldi txarra dela eta, aldaketak izango dira iragarritako ekintzan. Berez, bizikletaz Urrestillara joatekoak ziren, baina euria dela eta, bertan behera gelditu da ibilaldia. Horren ordez, jolasak egingo dituzte; 17:30ean Perretxikon elkartu eta Urola Ikastola BHIren eraikinera joango dira jolastera. Ohi bezala, HH5 eta LH6 mailen arteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako ekintza izango da.