Ipar Martxa ikastaroa antolatu du Udalak ekainaren 5erako

Uztarria.eus 2019ko mai. 24a, 13:32

Saioa 09:15etik 12:15era bitartean izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak hamabost euro ordaindu beharko du. Igerilekuan eman daiteke saiorako izena ekainaren 3a bitartean. Antolatzaileek utziko dizkiete herritarrei ikastaroa egiteko beharrezkoak diren bastoiak.

Ipar Martxa edo Nordic Walk ikastaroa antolatu du Udalak ekainaren 5erako, asteazkena. Saioa 09:15etik 12:15era bitartean izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak hamabost euro ordaindu beharko du; antolatzaileek utziko dizkiete herritarrei ikastaroa egiteko beharrezkoak diren bastoiak. Ekainaren 3a, astelehena, bitartean eman daiteke ikastarorako izena igerilekuan. Informazio gehiago behar duenak koz@azpeitia.eus helbidera mezua idatzi edo 688 845 119 telefono zenbakira deitu dezake. Ikastaroaren egunean igerilekuan elkartuko dira herritarrak, eta handik hasiko dute ibilbidea.

Hanketan, besoetan eta gorputzaren goiko alde osoan eragina duen ibiltzeko modua da Ipar Martxa, eta kirol horretarako espreski sortutako bastoien laguntzaz oinez ibiltzean datza. Kirol horrek giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna lantzeko balio du.