Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxita izango da bihar, mantenu lanak tarteko

Uztarria.eus 2019ko mai. 23a, 16:32
Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria.

Bihar 08:00ean hasiko dira lanekin, eta 17:30ean bukatuko dituzte. Ordu tarte horretan ezingo da bertatik igaro. Datorren astelehenetik ostiralera ere lanekin segituko dute.

Bidearen mantenu lanak direla eta, bihar goizetik arratsaldera itxita izango da Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria. Bihar 08:30ean hasiko dira lanekin, eta 17:30ean bukatuko dituzte. Ordu tarte horretan ezingo da bertatik igaro. Datorren astean jarraituko dute lanekin; astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:30era, itxita egongo da bidea.