IMHk hainbat ikastaro eskainiko ditu datozen hilabeteetan Basazabal jauregian

Uztarria.eus 2019ko mai. 23a, 13:08
Basazabalen egindako formazio saio bateko irudia.

Guztira, zortzi ikastaro izango dira; bost uda aurretik eta hiru uda ostean. Uda aurreko saioak programaziori, tolerantziari, planoen interpretazioari, fresagailuei eta fresaketari lotutako ikastaroak izango dira; aldiz, Autocad eta planoen interpretazioari buruzkoak izango dira udazkeneko saioak. Ikastaro guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Elgoibarko IMH makina erreminta institutuak hainbat ikastaro eskainiko ditu datozen hilabeteetan Basazabal jauregian, Udalarekin duen hitzarmena tarteko. Guztira, zortzi ikastaro izango dira; bost uda aurretik eta hiru uda ostean. Uda aurreko saioak programaziori, tolerantziari, planoen interpretazioari, fresagailuei eta fresaketari lotutako ikastaroak izango dira; aldiz, autocad eta planoen interpretazioari buruzkoak izango dira udazkeneko saioak. Ikastaro guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea. Ikastaro bakoitza hasi baino hiru egun lehenago itxiko dute izen-emate epea, eta inskribatu nahi dutenek formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera mezua bidali edo 688 845 118 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Hona hemen, ikastaroen gaineko xehetasunak:

Heidenhain 530: programazioa

  • Data: ekainaren 3tik 27ra, 40 orduko ikastaroa.
  • Saioak: astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 09:00etatik 11:00etara.
  • Tokia: Basazabal jauregia.

Tolerantziak 2. Geometrikak eta azalekoak

  • Data: ekainaren 17tik 28ra, 16 orduko ikastaroa.
  • Saioak: astelehenak, asteazkenak, ostegunak eta ostiralak.
  • Ordutegia: 11:30etik 13:00etara.
  • Tokia: Basazabal jauregia.

Planoen interpretazioa I. Bistak eta ebakitzeak

  • Data: ekainaren 24tik uztailaren 7ra, 50 orduko ikastaroa.
  • Saioak: astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 16:00etatik 18:30era.
  • Tokia: Basazal jauregia.

AM NX (2 eta erdi zein hiru fresagailuen ardatza)

  • Data: uztailaren 1etik 22ra, 40 orduko ikastaroa.
  • Saioak: astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.
  • Tokia: Basazabal jauregia.

Fanuc fresaketa. Elkarrizketa bidezko programazioa.

  • Data: uztailaren 8tik 17ra, 20 orduko ikastaroa.
  • Saioak: astelehenetik ostirala.
  • Ordutegia: 09:00etatik 11:30era.
  • Tokia: Basazabal jauregia.