Udal eta foru hauteskundeak 2019

Nagore Alkorta: "Azken zortzi urteetan egindako lanaren jarraipena izango da gurea"

Uztarria.eus 2019ko mai. 22a, 23:38
Nagore Alkorta herritarren galderak erantzuten.

EH Bilduren alkategaiak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 93, guztira. Atzo, berriz, Amaia Etxeberria EAJren zerrendaburua izan zen elkarrizketa on line-an.

 

Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaia Uztarriaren egoitzan izan da gaur arratsaldean, Uztarriak igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Uztarria.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Alkortak; guztira, 93 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Amaia Etxeberria EAJren alkategaia, berriz, atzo izan zen Uztarriaren erredakzioan, herritarrek bidalitako galderei erantzuten. Honako lotura honetan irakur daiteke Etxeberriaren elkarrizketa on line osoa.