Iker Karrera mendi korrikalariaren hitzaldia, Soreasun

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko mai. 22a, 12:18

Atzo, asteartea, Iker Karrera mendi korrikalariaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zen Soreasu antzokian. Bertan, bere esperientziaren berri eman zuen Karrerak, eta ondoren, hitzaldira bertaratu zirenek galderak egiteko aukera izan zuten. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu zuen hitzaldia Mendi Astearen barruan. 

Datozen egunetarako ere beste hainbat ekitaldi antolatu dute Lagun Onak MBko kideek Mendi Astea ospatzeko: gaur, asteazkena, Nun dago Nun? hitzaldia izango da Mikel Diezen eta Xabier Urrateren eskutik, 21:00etan, Lagun Onaken egoitzan; bihar, osteguna, Mendi Tourreko filmen emanaldia izango da Soreasun, 21:00etan hasita; eta igandean, Xoxoteko Egunarekin amaituko da aurtengo Mendi Astea. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu