Udal eta foru hauteskundeak 2019

Amaia Etxeberria: "Azpeitiak orain arte eman duena baino gehiago eman dezake, eta hori da gure helburua"

Uztarria.eus 2019ko mai. 21a, 20:55
Amaia Etxeberria, elkarrizketa digitalaren galderak erantzuten.

EAJren alkategaiak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 69, guztira. Bihar, Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da.

Amaia Etxeberria EAJren alkategaia Uztarriaren egoitzan izan da gaur arratsaldean, Uztarriak igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Uztarria.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Etxeberriak; guztira, 69 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, berriz, Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da Uztarriaren elkarrizketa digitaletan. 17:30etik erantzungo ditu Alkortak erabiltzaileek egindako galderak. Galderak bidali nahi dituztenek, lotura honetan dute aukera.