Azpeitiak bihar jokatuko ditu eskuzko Herriartekoko final zortzirenetako itzulerako partidak

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko mai. 23a, 09:38

Ilunpeko pilotariek Izarraitz pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak Donostiaren kontra, 22:00etan hasita. Joaneko partidetan, joan zen astean, 3 eta 0 nagusitu zen Azpeitia. Beraz, ezusterik ezean, final laurdenetarako txartela esku-eskura dute pilotari azpeitiarrek.

Ilunpeko pilotariak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Hiru eta hutseko abantailaren kantxaratuko dira bihar, ostirala, Azpeitiko pilotariak Izarraitz pilotalekuan. 22:00etan hasita jokatuko dituzte Azpeitiko pilotariek final zortzirenetako itzulerako norgehiagokak, Donostiaren kontra; kadeteetan Aimar Egigurenek eta Jakes Elosegik jokatuko dute; jubeniletan, Unai Alberdik eta Haritz Larrañagak; eta seniorretan, Julen Egigurenek eta Dani Murgiondok. Joan zen astean 0 eta 3 irabazi zion Azpeitiak Donostiari final zortzirenetako joanekoan. Atano III.a pilotalekuan jokatu zituzten norgehiagokak, eta aise nagusitu ziren pilotari azpeitiarrak.

Azpeitiak iaz seigarren aldiz irabazi zuen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Oiartzun 3 eta 0 mendean hartuta. Aurretik, 2004an, 2008an2010ean, 2015ean eta 2016an jantzi zuen Herriartekoaren txapela. XXI. mendean txapel gehien jantzi dituen herria da Azpeitia, eta gaurko garaipenari esker, txapelketaren ibilbide osoan lau txapel jarraian eskuratu dituen herri bakarra da.

Bidali:  

Erantzunak

enpankaleko_ataikue | 2019-05-23 : 10:42

Hemendik aurreako herriarteko txapelketako partiduek Izarraitzen jokauko aldie edo salbuespen bat da?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2019-05-23 : 12:47

Kaixo, enpakaleko ataikue.

Herriarteko Txapelketako partida guztiak Izarraitz pilotalekuan izango dira, Ilunpek Uztarriari jakinarazi dionez.

Ondo izan.

Txakurzarra | 2019-05-24 : 10:06

Ta tabernie irikita eongo al dekn?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu