Antxieta etxeko eguneko zentroko kideek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen diskoan kolaboratu dute

Uztarria.eus 2019ko mai. 21a, 14:14

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Bizidantza izeneko disko bikoitza ari dira grabatzen egunotan Andoaingo Garate estudioan, eta atzo gonbidatu bereziak izan zituzten bertan. Izan ere, Antxieta etxeko eguneko zentroko kideak estudioan izan ziren, diskoan kolaboratzen. Ibon, Lurdes, Jacinta, Pepi, Gemma, Maite, Lierni eta Olatz Antxietako erabiltzaile nahiz langileek parte hartu dute diskoaren grabaketan. Kaki Arkarazo teknikariaren laguntzarekin ari dira pailazoak lan berria grabatzen; kantak Xabier Zabalak konposatutakoak dira, hitzak Leire Bilbao idazleak egin ditu eta Maite Mutuberria arduratu da ilustrazioak egiteaz. Antxieta etxeko kideek, gainera, Ramon Agirre aktore eta diskoko kolaboratzaileekin egiteko aukera izan zuten atzokoan. Argazkian, Antxietako kideak, Kaki Arkarazo, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Ramon Agirre estudioaren kanpoaldean.