Gipuzkoako Trainerillen Txapelketa irabazi du Jon Etxanizek, Oriorekin

Uztarria.eus 2019ko mai. 20a, 19:00
Jon Etxaniz (goian, eskuinetik bigarrena), atzo txapela irabazi ostean.

Orio Babyautok Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi zuen atzo, Hondarribian. Talde horretako kidea da Jon Etxaniz azpeitiarra, eta "oso pozik" azaldu da.

Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi zuen Orio Babyautok atzo, igandea, Hondarribian, eta talde horretan da azpeitiar bat: Jon Etxaniz. Gizonezko seniorren mailan eskuratu zuen urrea Orioko taldeak, eta historian zehar lortu duen hamabigarren Gipuzkoako txapela izan zen atzokoa.

Etxaniz "oso pozik" azaldu da txapelketa irabazita. Zortzi urte Zumaiako taldean egin ditu arraunlari azpeitiarrak, eta sasoi honetan, lehenengoz, Oriorekin ari da. Proposamena jaso zuen Orioko taldetik, eta "aukera polita" iruditu zitzaion hara joatea. Gainera, ondoren hasiko den traineruen lehian ere parte hartuko du azpeitiarrak, TKE ligako taldearekin.