Uztarriaren zozketak

'Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko mai. 21a, 11:28
Emanaldian parte hartzen duten kideak.

Ostiralean izango da antzezlanaren emanaldia, 21:30ean, Soreasu antzokian, Kulturaz kooperatibak antolatuta. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostegun eguerdian egingo du Uztarriak zozketa.

Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Emanaldia 21:30ean hasiko da Soreasu antzokian. Ostegun eguerdian egingo du Uztarriak antzezlanerako sarreren zozketa; beraz, bazkideek osteguneko 11:00ak bitartean dute zozketan parte hartzeko aukera. Horretarako, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.