'Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak' ikuskizuna izango da ostiralean

Uztarria.eus 2019ko mai. 21a, 11:28

Soreasu antzokian izango da Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako askotariko iruditeriaren berrirakurketa saioan, 21:30ean. Dantza, mugimendua, musika eta bertsoa uztartuko dituzte ikuskizunean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak ikuskizunaren emanaldia izango da ostiralean, Soreasu antzokian, Kulturaz kooperatibak antolatuta. Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako askotariko iruditeriaren berrirakurketa egingo dute saioan, dantza, mugimendua, musika eta bertsoa uztartuta. Oteizaren unibertso zabalean nahiz partikularrean murgildu ahal izango dute emanaldira joaten diren herritarrek, MugMus Laborategiak osatutako lanarekin. Beñat Ralla da ikuskizunaren zuzendari artistikoa, Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga dantzariak, testuak Amets Arzallusenak dira, mugimenduak Eneko Balerdirenak eta musika Iñar Sastrerena nahiz Beñat Rallarena.

21:30ean hasiko da emanaldia, dagoeneko eros daitezke sarrerak zortzi euroren trukean, Sanagustin kulturgunean zein Kulturaz.eus webgunean. Ostiralean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, Soreasuko leihatilan. Kultur Bonoa dutenek txartel hori baliatu ahal izango dute ikuskizunerako.