Lagun Onakeko gizonen bigarren taldeak mailaz igotzeko azken aukera izango du zapatuan

Uztarria.eus 2019ko mai. 20a, 14:50
Lagun Onakeko Gorengo Mailako taldea.

Ohorezko Erregional Mailarako igoera faseko itzulerako partida jokatuko du Lagun Onakek Garmendipe futbol zelaian, Touring taldearen aurka, 16:30ean hasita. Joaneko partida 1-1 berdinduta, partida irabaztea edo 0-0 berdintzea komeni zaio Lagun Onaki.

Ohorezko Erregional Mailara igotzeko azken aukera izango du larunbatean Lagun Onak futbol taldeko gizonen bigarren taldeak. Izan ere, igoera faseko itzulerako partida jokatuko du Gorengo Mailako Lagun Onaken taldeak Garmendipe futbol zelaian, Touring taldearen aurka, 16:30ean hasita.

Joaneko partida zapatuan jokatu zuten, eta 1-1 bukatu zen norgehiagoka, nahiz eta Lagun Onak markagailuan aurretik izan zen bigarren zatira arte –Xuban Peñak sartu zuen Lagun Onaken gola–. Horrenbestez, banakoarekin, partida irabaztea edo 0-0 berdintzea komeni zaio Lagun Onaki. Bana berdinduz gero, luzapena jokatu beharko dute bi taldeek, etxetik kanpo sartutako golek bikoitza balio dutelako.