'Zestoako ur miraritsuak' liburua aurkeztuko du bihar Dionisio Laurobak

Uztarria.eus 2019ko mai. 21a, 11:12

Zestoako bizilagunak iaz kaleratu zuen herriko ur termalen eta bainuetxearen errepasoa egiten duen liburua, eta bihar, 18:30ean aurkeztuko du lana, Udal Liburutegian.

Dionisio Lauroba Zestoako bizilagunak Zestoako bainuetxea. Zestoako ur miraritsuak liburua aurkeztuko du bihar, asteazkena, Udal Liburutegian. 18:30ean hasiko da saioa, eta ekitaldian idazleak Maite Campos azpeitiarra izango du ondoan.

Laurobak iaz kaleratu zuen Zestoako bainuetxeari buruzko liburua. XVIII. mendetik XX. mendera arteko tartea ardatz izanda, idazleak Zestoako ur termalen eta bainuetxearen errepasoa egin du lan horretan, eta besteak beste, bainuetxearen sorrera, haren bilakaera eta ur termalen fenomenoak izan zuen gainbehera landu ditu han. Laurobaren arabera, liburuak ekarpen berezia egiten du, orain arte jorratu ez diren hainbat kontu jaso duelako, hala nola Catalina Zubizarreta bainuetxeko maizterra izan zenarena.

Liburua salgai dago 10 eurotan, eta salmenetetatik lortzen dituen irabazi guztiak Perurekin elkartera bideratuko ditu Laurobak.