Mateo Agirre jesuitaren hitzaldia, bertan behera

Uztarria.eus 2019ko mai. 20a, 11:54
Mateo Agirre.

Alboan erakundeko kideak bihar eskaini behar zuen solasaldia Loiola Zentroan, baina ezin izango du hara joan. Loiola Zentroak ez du data berririk jakinarazi.

Bertan behera gelditu da Herritarra izatea. Ni besteekin Jesusen bidean hitzaldia. Bihar zen solasaldia eskaintzekoa Alboan erakundeko Mateo Agirre jesuita, baina ezin izango du hara joan. Loiola Zentroak ez du jakinarazi solasaldiaren data berria. Herritartasun Eskola egitasmoaren barruko azken saioa zen biharkoa. Joan den urrian jarri zuten martxan Loiola Zentroan Herritartasun Eskola.