Lambretta eta Vespa Topaketa egiten ari dira Azpeitian

Uztarria.eus 2019ko mai. 19a, 14:25

Azpeitiko Vespa eta Lambretta motoen zaleek topaketa egiten ari dira gaur, igandea. Euritan elkartu dira motozaleak goizeko hamarretan, dozena bat lagun bildu dira hitzordura. Moto batzuk plazan bertan utzi dituzte erakusgai, eta motoetan kosta aldera eta Aizarnazabalera ibilbidea egitera joan dira gero. Aizarnazabalgo Uztarri tabernan hamaiketakoa egiteko intentzioarekin abiatu dira, ondoren handik Azpeitira itzultzeko. Bazkaria egingo dute Etxe Zuri tabernan, eta bitartean motoak erakusgai jarriko dituzte Perez Arregi plazan.

Hona hemen, berriz, hainbat argazki: