Erromako zubiaren koloreekin margotutako leihoak, LGTBIfobiaren aurka

Uztarria.eus 2019ko mai. 17a, 20:56

Gaur mundu osoan ospatzen den LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Azpeitiko ikastetxeetako autoeraketa taldeek ere. Hiru ikastetxetako 25 bat ikasle elkartu dira arratsaldean, Emakumeen Txokoko leihoetako burdin hesiak Erromako zubiaren koloreekin margotzeko; gay, lesbiana, bisexual, transexual eta intersexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen den banderaren koloreekin, alegia.