Baigerak banatu ditu karta jokoetako txapelak

Uztarria.eus 2019ko mai. 17a, 19:40

Urtero bezala, bere bazkideentzat karta joko txapelketak antolatu ditu Baigera jubilatuen elkarteak. Apirilean hasi zituzten kanporaketak, eta maiatzaren 6an banatu zituzten lau txapelak eta gainerako sariak mus, puntto, tute eta eskobako txapelketetan.

Hauek izan dira jubilatuen aurtengo karta jokoen sailkapenak:

Musean:

  1. Juan Ramon Etxaniz eta German Requejo.
  2. Pello Odriozola eta Lurdes Aginagalde.
  3. Miguel Irulegi eta Juanito Prieto.

Punttuan:

  1. Anttoni Sarasola eta Maria Angeles Calvo.
  2. Pilar Odriozola eta Tere Txapartegi.
  3. Malen Ostolaza eta Rita Kerejeta.
  4. Patxi Lasa eta Tomas Segurola.

Eskoban:

  1. Pello Odriozola eta Lurdes Aginagalde.
  2. Juan Escudero eta Pello Epelde.
  3. Manoli Aranbarri eta Carmen Oiarzabal.

Tutean:

  1. Cele Ruiz eta Nicolas Palmero.
  2. Juan Escudero eta Pello Epelde.
  3. Manoli Aranbarri eta Carmen Oiarzabal.

Baigeraren argazkiotan, txapeldunak.