Gimnastika erritmikoko amateurren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute igandean

Uztarria.eus 2019ko mai. 16a, 18:09
Loretoki eskolako gimnastak, iazko kasturte amaierako jaialdian.

Gipuzkoako hainbat tokitako gimnastak lehiatuko dira, 10:00etan hasita, kiroldegian. Azpeitiko Loretoki eskolakoek ere parte hartuko dute bertan.

Gimnastika erritmokoko amateurren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute igandean, maiatzak 19, kiroldegian. 10:00etan hasiko da lehia, eta egun osoan zehar, Gipuzkoako hainbat txokotatik etorritako kirolariak ariko dira ikuskizunak eskaintzen, baita Azpeitiko Loretoki eskolako kideak ere. Kadete taldean, Zihara, Zuhara, Igone eta Irati lehiatuko dira. Nahia Odriozola bakarka lehiatuko da, jubenil mailan, eta senior A mailako taldeak ere parte hartuko du txapelketan.