Vespa eta Lambretta motoen topaketa egingo dute igandean

Uztarria.eus 2019ko mai. 17a, 11:38
Iazko topaketako irudi bat.

10:00etan, Perez Arregi plazan elkartuko dira motozaleak, eta 11:00etan hasiko dute ibilbidea; Zestoa, Zumaia, Zarautz eta Aizarnazabalen barrena ibiliko dira. Eguerdian Azpeitira itzuliko dira, eta Perez Arregi plazan izango dira ikusgai Vespa eta Lambretta markako motoak.

Azken urteetako moduan, Azpeitiko Vespa eta Lambretta motoen zaleek bilkura antolatu dute iganderako. 10:00etan, Perez Arregi plazan elkartuko dira motozaleak, eta 11:00etan hasiko dute ibilbidea. Azpeititik Zestoara, eta handik Zumaiara joango dira. Hango portuan argazkia aterata, Zarautzera eta handik Aizarnazabalera egingo dute txangoa. Uztarri tabernan hamaiketakoa egingo dute, eta Azpeitira itzuliko dira segidan. Eguerdian itzuliko dira motozaleak Azpeitira, eta horiek bazkaria egingo dute Etxe Zuri tabernan. Tarte horretan Vespa eta Lambretta motoak ikusgai izango dira Perez Arregi plazan.