Uztarrian praktikak egin nahi?

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko mai. 15a, 12:48

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea ekainaren hasieratik uztailaren bukaerara izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak maiatzaren 24ako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Uztarria Komunikazio Taldeak praktikak egiteko aukera eskainiko du ekainetik uztailera bitartean. Komunikazio ikasketetako (Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Komunikazio gradua...) bigarren zikloko (3. eta 4. mailak) ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera. Eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute.

Praktikaldiko eginkizun nagusiak Uztarria.eus webgunearen kudeaketa, aldizkarirako edukiak sortzea eta ikus-entzunezko produktuak egitea izango dira. Praktiketarako epea ekainaren hasieratik uztailaren bukaerara izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da, 09:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 19:00etara; ordutegia bakoitzaren arabera egokitu daiteke. Praktikaldiak ordainsaria izango du. Curriculumak maiatzaren 24rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Informazio guztia:

Enpresa: Uztarria Komunikazio Taldea.

Enpresaren kokapena: Azpeitia.

Praktikak: Uztarria.eus-en eguneroko kudeaketa, aldizkariko edukien sorkuntza eta ikus-entzunezkoen ekoizpena.

Egin beharreko lanak: Albisteak, erreportajeak, elkarrizketak nahiz ikus-entzunezkoak.

Lanposturako baldintzak:

  • Lehentasuna izango dute azpeitiarrek.
  • Komunikazio ikasketak egiten aritzea edo eginda izatea.

Jardunaldia: Egun erdiz (lau ordu). Goizez 09:00etatik 13:00etara edo arratsaldez 15:00etatik 19:00etara (ikaslearen arabera moldatu daiteke ordutegia).

Diru-laguntza: Praktikaldiaren bukaeran, egindako lana eskertzeko ordain-saria emango zaio.

Praktikaldia noiz hasi eta noiz bukatu: Ekainetik uztailera.

Izena emateko azken eguna: Maiatzaren 24a. Bidali ordurako zure Curriculuma uztarria@uztarria.com helbidera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu