Proiektuen kudeaketan trebatzeko ikastaroa antolatu dute Basazabalen

Uztarria.eus 2019ko mai. 15a, 12:46

Aitor Goiti Elordi Ingeniaritzan doktoreak eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak eskainiko du ikastaroa, hilaren 24an eta 31n. Herritarrek dagoeneko eman dezakete izena.

Azpeitiko Udalak Proiektuen kudeaketa ikastarola eskainiko du hilaren 24an eta 31n, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean. Basazabal jauregian eskainiko dituzte saioak 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta han parte hartzen dutenek honako ezagutza hauek barneratuko dituzte: proiektuen helburuak finkatu, eskakizunak egokitu, kalitateko plana egin, dokumentazioak prestatu eta software tresna bidez proiektuen jarraipena egin. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioetan benetako kasuak landuko dituzte. Aitor Goiti Elordi Ingeniaritzan doktoreak eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak eskainiko du ikastaroa. Besteak beste, Iberdrola, Tecnalia, Petronor, Gipuzkoako Urak eta Kide S. Coop. enpresentzat lan egindakoa da Goiti. 

Herritarren dagoeneko eman dezakete ikastaroan izena, formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera idatzita, 688 84 51 18 telefonora deituta edo Basazabalera joanda. Azpeitiarrek 6,75 euroren trukean izango dute izena emateko aukera, eta gainontzekoek, 8,10 eurotan. Izena emateko azken eguna hilaren 22a, asteazkena, izango da.