Hasi da presoen eskubideen aldeko futbito txapelketa

Uztarria.eus 2019ko mai. 15a, 11:52

Joan zen astelehenean hasi zen Sarek presoen eskubideen alde antolatutako futbito txapelketa. Aurten bederatzi taldek parte hartuko dute Sare Futbito Txapelketa Herrikoian, eta partidak Betharrametako jolastokian izango dira. Txapelketa ekainaren 26an bukatuko da, eta finalak hil horren 29an izango dira, plazan.