Udal eta foru hauteskundeak 2019

Alkategaien mahai ingurua, ikusgai

Uztarria.eus 2019ko mai. 15a, 12:57

Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen atarian, herriko alkategaien mahai ingurua izan zen atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Komunikazio Taldeak Urola Kostako Hitzarekin nahiz Erlo Telebistarekin elkarlanean antolatu zuen saioa, eta Nagore Alkortak (EH Bildu) zein Amaia Etxeberriak (EAJ) hainbat gairen inguruan hitz egin zuten. Anartz Izagirrek gidatu zuen saioa, eta besteak beste, ekonomia eta gizarte gaiak izan zituzten alkategaiek hizpide. Goiko leihoan ikus daiteke mahai ingurua zuzenean.

Uztarriak gaur argitaratuko du atzoko mahai inguruaren kronika webgune honetan.