Maritxu Etxezabalen margolanak ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko mai. 14a, 16:39

Maritxu Etxezabal artistaren margolanak ikusgai jarri dituzte Sanagustin kulturgunean. Azpeitiarra Belen Zendoia eta Esther Etxarrirekin hasi zen eskulan taillerrean, eta ordutik hainbat lan ondu ditu. Horietako batzuk jarri ditu Etxezabalek kulturguneko hormetan, asko kultura eta herrialde desberdinetako pertsonetan oinarritutakoak. Ekainaren 3ra arte izango da erakusketa ikusgai.