Kamioi baten matxura tarteko, auto ilara luzeak sortu dira Azkoitia eta Azpeitia artean

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 19:56

Kamioi batek matxura izan du 17:00 aldera Loiola parean, eta trafikoa oztopatu du ibilgailuak. Auto ilara luzeak sortu dira Gi-631 errepidearen bi noranzkoetan.

Kamioi batek matxura izan du Azpeitian, Gi-631 errepidean, Loiola parean, 17:00 inguruan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioia errepidean gelditu da ez aurrera ez atzera, eta Ertzaintzak txandaka bideratu ditu ibilbailuak. Dena den, auto ilara luzeak sortu dira bi noranzkoetan.