Zezenzale Batzordeak zehaztu ditu saninazioetako zezenketetan ariko diren toreatzaileak eta ganadutegiak

Uztarria.eus 2019ko mai. 14a, 11:38

Batzordeak toretzaile gazteen aldeko apustua egin du; izan ere, bederatzi toreatzailetatik seik Azpeitian egingo dute debuta. Dena den, izen handiko toreatzaileak ere izango dira Azpeitiko zezen plazan. Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean zein 2an izango dira aurtengo zezenketak.

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak zehaztu du datozen San Inazio jaietan izango diren zezenketen kartela. Batzordeak toretzaile gazteen aldeko apustua egin du; izan ere, bederatzi toreatzailetatik seik Azpeitian egingo dute debuta: David de Miranda, Juan Leal, Angel Tellez, Gines Marin, Adrian Salenc eta Tomas Angulo. Horiekin batera, baina, izen handiko toreatzaileak ere izango dira Azpeitiko zezen plazan, hala nola Curro Diaz, Daniel Luque eta Pepe Moral. Kartela jakinarazi badu ere, batzordeak ekainaren erdi aldean egingo du zezenketen jendaurreko aurkezpena.

Aurten ere hiru zezenketa izango dira: uztailaren 31n, abuztuaren 1ean nahiz 2an. Ana Romero –iazko irabazlea– (Cadiz, Andaluzia), Salvador Gavira (Cadiz, Andaluzia) eta Murteira Grave (Mourão, Portugal) ganadutegietako zezenak izango dira Azpeitiko zezen plazan hiru egun horietan. Hilaren 28an, berriz, desenkajonamendua izango da zezen plazan.

Hona hemen, zezenketen egutegia:

Uztailak 31, San Inazio eguna: Daniel Luque, David de Miranda eta Adrian Salenc toretzaileak, Ana Romero ganadutegiko zezenekin.

Abuztuak 1, San Inazio bigarrena: Pepe Moral, Juan Lea eta Tomas Angulo, Murteira Grave ganadutegiko zezenekin.

Abuztuak 2, San Inazio hirugarrena: Curro Diaz, Gines Marin eta Angel Tellez, Salvador Gavira ganadutegiko zezenekin.