Ibilaldiara joateko autobusa antolatu du Ikasberri Ikastolak

Uztarria.eus | Euskara
2019ko mai. 13a, 16:35

Lekeition izango da Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia, igandean. Ostirala izango da autobusean joan-etorria egiteko izena emateko azken eguna, eta horretarako aukera izango da egunotan ikastolako idazkaritzan. Ikastolako ikasleek sei euro ordaindu beharko dute bidaia, eta gainerakoek, hamabi euro.

Datorren igandean izango da Bizkaiko Ikastolen aldeko Ibilaldia festa Lekeition, eta hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Igandean, anbulatorioaren aurretik aterako da Lekeitiora joateko autobusa 09:00etan, eta 18:00etan itzuliko da herrira. Ostirala izango da autobusean joan-etorria egiteko izena emateko azken eguna, eta horretarako aukera izango da egunotan ikastolako idazkaritzan; ostiralean 13:00etan itxiko dute izen-ematea. Ikastolako ikasleek sei euro ordaindu beharko dute bidaia, eta gainerakoek, hamabi euro.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu