Odola ateratzeko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko mai. 15a, 10:15

Herritarrek anbulatorioan izango dute odola emateko aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Maiatzean, baina, bi odol ateraldi izango dira: hurrengo hitzordua hilaren 29rako jarri dute. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritarrei odola emateko deia egin die.

Gaur, asteazkena, izango da maiatzeko lehen odol ateraldia. Herritarrek anbulatorioan izango dute odola emateko aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Dena den, beste hitzordu bat ere jarri du Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak maiatzerako: hilaren 29an ere izango dute herritarrek odola emateko aukera. Elkarteko kideek azaldu dutenez, garrantzitsua da herritarrak bi hitzorduetara bertaratzea, azken aldiko odol ateraldi kopurua "baxua" izan delako.