Angelus Apatrida eta Legen Beltza, metala bor-borka Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 14:11

Hatzak gitarretan barrena dantzan, tximak airean jira-biraka eta heavy metala bor-borka, larunbat gaua indartsu hasi eta amaitu zuten Sanagustin kulturgunean, Angelus Apatrida eta Legen Beltza taldeen kontzertuekin. Bi taldeek beren emanaldietan erakutsi zuten indarraren adierazle dira Alberto Belokik ateratako argazkiok. Larunbateko metal gauaren irudien bilduma osoa hemen ikus daiteke.