Tenis ikastaroak antolatu ditu uztailerako Oñatz Tenis Klubak

Uztarria.eus 2019ko mai. 14a, 11:00

Bost astetan banatuko ditu Oñatz Tenis Klubak tenis ikastaroak, ekainaren 24tik uztailaren 28ra bitartean. Tenis ikastaroetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada.

Ekain bukaerarako eta uztailerako tenis ikastaroak antolatu ditu Oñatz Tenis Klubak. Bost astetan banatu dituzte ikastaroak; ekainaren 24tik 30era, uztailaren 1etik 7ra, uztailaren 8tik 14ra, uztailaren 15etik 21era eta uztailaren 22tik 28ra. Astelehenetik ostiralera emango ditu klaseak tenis klubak; 9:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Taldeak osatzeko gutxienez sei ikaslek eman beharko dute izena ikastaro bakoitzean, eta gehienez hamar pertsonako taldeak izango dira. Prezioari dagokionez, abonatuek asteko hogei euro ordaindu beharko dute, eta abonatu gabekoek, 30 euro. Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606 34 16 08 edo 685 76 18 63 telefono zenbakietara deitu edo tenis.sustraia@hotmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute.