Zapatismoari buruzko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 10:42

Sanagustin kulturgunean izango da solasaldia, 19:00etan hasita. Euskal brigadistak Txiapasen. Zapatisten altxamentua eta 25 urte geroago izenburupean antolatu dute solasaldia Lumaltikek eta Elkar-ekinek, eta Rosa Estela Rodriguez ariko da hizketan.

Zapatismoari buruzko hitzaldia izango da gaur, astelehena, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Euskal brigadistak Txiapasen. Zapatisten altxamentua eta 25 urte geroago izenburupean antolatu dute solasaldia Lumaltikek eta Elkar-ekinek, eta Rosa Estela Rodriguez ariko da hizketan. Fray Bartolome de las Casas-eko Giza Eskubideen bulegoko kidea da Rodriguez, eta azken urteotan Txiapasen (Mexico) eman diren eskubideen urraketak gertutik ezagutzen ditu. 25 urte beranduago zapatismoak bizi duen egoeraren inguruan arituko da. Horrekin batera, Lumaltikeko kideek urtero antolatzen dituzten brigaden inguruko informazioa emango dute.