Txikienen festa erraldoia

Uztarria.eus 2019ko mai. 11a, 21:32

Gozatua hartu dute gaur arratsaldean herriko umeek; izan ere, erraldoien erreplika txikiak kaleratu dituela eta, festa antolatu du Udalak. Plazan izan dira Azpeitiko lau erraldoiak, eta horiekin dantzan aritzeko aukera izan dute txikienek. Oihan Vega arduratu da musika jartzeaz eta giroa alaitzeaz. Gainera, Udalak kaleratu dituen bi erraldoien erreplikak berehala gastatu dira, eta erakundeak jakinarazi du uztailean, Umeen Egunean, jarriko dituela berriz ere salgai, lauko bilduma osatzeko falta diren bi erraldoiekin batera. Bestalde, Andoni Bastarrikak hareazko eskulturak egiten ikasteko tailerra eskainiko du, eta ikusmina piztu du haren saioak.

Hona hemen, arratsaldean plazan ateratako argazki batzuk: